XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D) Onelakoxe zerbait irakur dezake Espasa-Calperen Iztegi aundian, Bretañako urixko batean, senar-emazte ezkonberriak egiten dutela gaineratuz.

7. A) Seina eginbarritan ona izaten da amak porru bati aginka egitea.

B) Alemanian esaten da on dala ama barriak kipula bati iru bidar aginka egitea.

8. A) Emakume aur egin berriari zingirinak bularrak ez arrapatzeko, baratxuria ta gatza jo jo eginda zapi txuri batean sartu ta medalla (domina) bezelaxe kolkoan sartuta iduki bear da.

B) Hortarako oilo-gantza urtu gatzik gabe; ta harekin perekatzen zaizkio bularrak.

C) Arronan zinginarria lepotik bera lokarri batekin amari ipinten zaio.

9. Aur egin berriari, ebaki bat naiz ale txar bat aurpegian duala, itzasaldera begira badabil, aunditu egingo zaio.

Ez, ordea, gatza ta baratxuria kolkoan badaramazki.

10. Beinola Euskalerrian ere ezagutu omenziran yaiotze-alkitxoak.

Aurduna beren gainean eserita zegoela, aurra etorten omenzan mundura.

Iruzokoko edo triangulo (...).